Gure Laguntza eta Hezkuntza Ereduak artatzen dugun pertsonaren alde jardun nahi den moduaren ezaugarri nagusiak, ekintza bakoitzaren atzean dagoen zentzua eta esanahi sakona biltzen ditu. Gure Nortasun Esparruan oinarrituta dago.
Elementu dinamiko eta egitura-elementurik garrantzitsuenak barne hartzen dituen egiteko modu gisa definitzen dugu gure eredua, gaur egungo erronkei erantzuteko, sortze-izaeraren etorritik abiatuz eta ospitaleko balioei jarraituz.
Gure ereduak Erakunde beraren eta hark dakarren kristau humanismoaren historiaren eragina du. Bestalde, humanismoa gaixotasun mentala, desgaitasun intelektuala eta bestelako gaixotasunak dituzten pertsonen laguntzaren historiarekin lotuta dago nahitaez. Horrek esan nahi du eredu honek, pentsamendutik laguntza horretara dagoen ibilbide luzea biltzen, metatzen eta haren eragina jasotzen duela, babes edo zainketa eredu batetik eredu kliniko-biologiko batera igarotzen dela,ondoren gaur egun maila orokorrean ezagutzen dugun eredu errehabilitatzaile eta komunitariora bilakatzeko.
Gaur egun hainbat laguntza-eredu daude bai osasun mentalaren arloan bai desgaitasunaren arloan, baina guztiek pertsonaren ikuskera moderno holistikoei, ikuskera humanista eta teknikoei, zuzentasunezko, ekitatezko eta autonomiarekiko errespetuzko ikuskerei erantzuten diete.
Biztanleen osasun mentalean hainbat faktorek eragiten dutela kontuan hartzen dugu:biologikoak, psikologikoak, espiritualak, familiarrak, sozialak, erlijiosoak, ekonomikoak, ingurumenekoak. Horrela, funtsezkotzat jotzen da osasun mentalari osorik eta diziplina artean ekitea. Gure ereduan arreta integral hori garatzen den karisma izango da benetako funtsa.
Gure herrialdeko hezkuntza -ereduaren bilakaerari dagokionez, interesgarria da aipatzea “hezkuntza berezia” XX- mendearen erdialdetik aurrera orokortzen hasi zela. Orduan zegoen eredu mediko-asistentzialaren ordez, eredu pedagogiko-errehabilitatzailea ezarri zen.Gure Erakundea aitzindaria da 60ko hamarkadan desgaitasun intelektuala duten haurrak artatzeko berariazko zentroak sortzen. horrekin batera osasun mentaleko zentroetan ez barneratzeko ordezko zerbitzu bat eskaini zen.
Gaur egun, gure hezkuntza bereziko zentroek eskaintzen dituzten zerbitzuak desgaitasun intelektuala duten pertsonen egoera normalizatzeko, eta hauen integrazio sozio-laboral osora zuzenduta daude, esparru pedagogikoan, teknikoan eta laguntza-esparruan berrikuntza-programak aplikatuz.
Ahizpa Ospitalarien errealitatean Ospitale Orokorren laguntza-esparrua ere oso garrantzitsua da. Bestelako ekintzen artean, ahultasun-egoeran, egoera konplexuan, gaixotasun garatua duten eta bizitzaren amaieran dauden pazienteak artatzea barne hartzen du.