Kongregazioa

[wpo_block_heading title=”Fundatzaileak” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-primario linea-izq”]

BENITO MENNI

Benito Mennik gizakien alde lan egin zuen bere bizitza osoan. Berari buruz jakin nahi baduzue, bere estiloaren edo bere nortasun apartaren ezaugarririk nabarmenena zein zen jakin nahi baduzue, hartu Biblia bat, ireki San Lukasen araberako Ebanjelioa eta irakurri:

“Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemetik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen. (…) bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion, Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen.”

Gizon hori, Ebanjelioko samariar on hori, Benito Menniren irudirik leial eta egokiena da. Milanen (Italia) jaio zen 1841eko martxoaren 11n. Bere gurasoak Luis Menni eta Luisa Figini ziren, eta 15 anai-arrebatan bosgarrena zen.  Edozein gizakiren bizitzan eragina duen familia-humusarekin batera lau gertaerengatik erabaki zuen San Joan Jainkoarenaren anai izatea:

  • 17 urteko jardun espiritualak.
  • Milango eremutar baten aholkuak.
  • Bere eguneroko otoitza Ama Birjinaren koadro baten aurrean.
  • San Joan Jainkoarenaren Anaien eredua, Magentatik Milango geltokira heltzen ziren soldadu zaurituak zaintzen; Menni ere horretan aritu zen.

1860. urtean San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalarian sartu zen, eta bataiatzean jarri zioten Angel Hercules izenaren ordez Benito izena jarri zuen. Filosofia eta Teologia ikasi zituen, hasiera batean Lodiko mintegian (Italia) eta gero Erromatar Eskolan (Erromako Gregoriar Pontifize Unibertsitatea).

1866. urtean apaiz ordenatu zuten. Pio IX.ak desagertuta zegoen San Joan Jainkoarenaren Ordena Ospitalaria berrezartzea eskatu zuen. Horrela, 1867. urtean hasi zen lan horretan. Espainian Ordena berrezarri ondoren, XIX. mendearen amaieran, Portugalen berrezarri zuen Ordena bera, eta XX. mendearen hasieran, Mexikon. 1881eko maiatzaren 31n Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa sortu zuen.

Karitate agortezineko eta gobernatzeko dohain bikainak zituen gizona izan zen. Dinanen (Frantzia) hil zen 1914. urtean, eta urte horretarako dagoeneko 22 zentro handi sortuta zituen, zahar egoitzak, ospitale orokorrak eta ospitale psikiatrikoak kontuan hartuta. Ciempozueloseko jatorrizko etxean lurperatuta dago.

Juan Pablo II. aita santuak beato izendatu zuen 1985eko ekainaren 23an, eta 1999ko azaroaren 21ean kanonizatu. Ekitaldi horren bidez, haren aparteko santutasuna aitortu zuen Elizaren aurrean.

SORTZAILEAK

María Josefa Recio eta María Angustias Giménez, Granadako gazteak biak. Beren bizitza behartsuekin eta gaixoekin aritzeko Jainkoaren deia sentitu zuten.

Zenbait gorabeheren ondoren Aita Menniren gida espiritualari jarraitzea lortu zuten. Mennik gonbidapen hau egin zien Ciempozuelosetik 1880ko udan: “Nahi baduzue etor zaitezkete…”.

Eta biak hara joan ziren, Granadatik gauez ihes eginda. Ciempozuelosen finkatu ziren eta berehala beren eskaera aszetikoak laburtzen zituen goiburua izan zuten:  erregutu, lan egin, sufritu, Jainkoa maitatu eta isilik egon.

1881eko maiatzaren 31n Kongregazioa abian jarri zuten eta 1883ko urriaren 30ean María Josefa Recio hil zen, karitate ospitalariaren biktima. Bere kidea beste 14 urte bizi izan zen eta 1897. urtean hil zen.

Biak eta beste zortzi ahizpa Abegikortasunaren emakumezko irudiak dira: emakumeen askapen errukitsuan oinarritutako fedearekin konpromisoa duten pertsonak.  Benito Mennirekin batera artatu gabe zegoen gizartearen talde bati erantzuteko lanean aritu ziren sortzaileak izan ziren.  Talde hori gaixo mentalak ditugu.

[wpo_block_heading title=”ESPAINIAKO KONGREGAZIOA” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-primario linea-izq”]

Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa Ciempozuelosen (Madril, Espainia) sortu zuten, 1881eko maiatzaren 31n, San Benito Mennik, San Joan Jainkoarenaren Ordenaren apaizak, eta Maria Josefa Reciok eta Maria Angustias Gimenezek, garai hartan beren gaixotasun mentala zela eta gizartetik eta ospitaleetatik baztertuta zeuden emakumeez arduratzeko. Funtsezkoak diren bi irizpide bateratu zituzten:  karitatea eta zientzia.

[wpo_block_heading title=”Espainiako Probintziaren historia” alignment=”separator_align_center” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-secundario”]

Palentziako Probintzia

1946ko urrian Ciempozuelosen egindako IX. Kapitulu Orokorrean, orduan Ama Nagusi orokorra zen ahizpa Silvestra Rosek zuzendutakoan, Kongregazioaren lehen Probintzia Kanonikoak sortu ziren: Jesusen Bihotz Sakratua, Espainian, Palentziako Gobernu probintzialaren egoitzan.  Fatimako Andre Maria, Portugalen, egoitza Idanhan izanda eta Loretoko Andre Maria, Italian, egoitza Viterbon izanda.

Jesusen Bihotz Sakratuaren probintzia etxe hauek osatu zuten hasiera batean: Malagako osasun-etxea, Madrilgo Babes Etxe, Palentzia, San Baudilio, Agate Deuna, Iruña, Nuestra Señora de los Ángeles osasun-etxea, Burgos, Valencia eta Ciudad Lineal (Madril), gaur egun Sam Migel klinika dena. Lehenengo Ama Nagusi probintziala ahizpa Dulce Nombre de Jesus Girones Arrieta izan zen; azkena, berriz, Mª Fuencisla Martín Martín. Guztira hamabost nagusik eta gobernu probintzialek animatu dute Probintziako bizitza eta misioa. 1982. urtean Palentziako Probintzia izendatu zuten, Jesusen Bihotz Sakratuaren babespean eta titulartasunpean.

Probintzia horren barruan Hego Amerikako ordezkaritza egon zen 1961etik 1971ra, etxe hauekin: Kolonbian (Pasto, Bucaramanga, Bogota eta Medellin), eta Ekuadorren (bi Quiton).

2016. urtean, 70 urte igarota, 10 erkidegok osatzen dute Probintzia, beraz, hasieran izan zuen probintzia kopuru bera du: Palentzia, Arrasate, Madril (Ntra. Sra. de los Ángeles), Burgos, Betanzos, Elizondo, Iruñea, Santander, Valladolid eta Zalla.

Madrilgo Probintzia

Ciempozuelosen 1952ko urrian egindako X. Kapitulu Orokorrean, ahizpa Dulce Nombre de Jesús Gironés Arrieta nagusi orokorra zela, Espainian beste Probintzia bat sortzea erabaki zuten: San Jose Probintzia, gobernu probintzialaren egoitza Madrilen egonda, San Miguel osasun-zentroan, Arturo Soria kaleko 204. zenbakian.

Probintzia hori, Probintzien mendean zeuden etxeekin osatu zen: Jesusen Bihotz Sakratua, Fatimako Andre Maria eta Loretoko Andre Maria.  Honela geratu zen eratuta:  Ciempozuelos, Malaga (osasun-zentroa), Madril-zahar etxea, Las Corts (Bartzelona), San Baudilio de Llobregat (Bartzelona), Caldas de Malavella (Girona), Nuestra Señora de los Ángeles Osasun-zentroa (Madril), Valentzia, Malaga (Klinika) eta San Miguel Arcángel Osasun-zentroa (Madril).

Lehen Nagusi probintziala ahizpa Silvestra Ros Perez de Obanos izan zen; azkena, ahizpa María Rosario Iranzo Avelino. Hamabost Nagusik eta Gobernu probintzialek sustatu dute ahizpen bizitza eta Obra ospitalaria 63 urte hauetan.

Beste probintzia batzuek bezala, 1982. urtean izena aldatu zuen: Madrilgo Probintzia, eta San Joseren babespean geratu zen.

Probintziako egoitza Vaquerías kaleko 7. zenbakian (Madril) kokatuta dago 1989. urtetik.

2016. urtean Espainiako Probintzia sortzearen ondorioz, Madrilgo Probintzia etxe hauek osatzen dute: Ciempozuelos, Malaga, Madril-Beata María Ana de Jesús Ospitalea, Valentzia, Madril-San Miguel, Granada, San Cristóbal de la Laguna-Tenerife, Madril-Probintziako Erkidegoa, Badajoz eta Ebibeyín/Bata–Ekuatore Ginea.

Bartzelonako Probintzia

Bartzelonako gaur egungo Probintzia jatorriz Nª Sª de Montserrat Probintziaorde Independentea zen: 1970eko abenduaren 18an probintziaorde hori sortu zen, San José Probintzia (Madril) banatzearen ondorioz. Horrela, Katalunia, Aragoi eta Hego Amerikako zenbait herrialde barne hartzen zituen.  Osatzen duten etxeak: San Rafael Zahar Etxea, Sant Boiko psikiatrikoa, La Mercé Zahar Etxe Psikiatrikoa, Caldaseko Psikopedagogia Zentroa, Martorelleko Neuropsikiatrikoa, Psikiatriako Institutu Nazionala (Bolivia), Margarita Etxea eta Zentro Psikogeriatrikoa-Montevideo (Uruguai), Quinta San Isidro eta San Rafael Klinika, biak Mexikon.

1973ko abuztuko probintziaordearen Kapituluan Gobernuari Probintziaorde kategoriatik Probintzia kategoriara igotzea eskatzea erabaki zen. Horrela, 1973ko irailaren 26an kategoria hori eman zioten, izen bera mantenduz: Montserrateko Andre Maria Probintzia. Kapitulu berean, Hego Amerikako zentroak Probintziako Ordezkaritza Independente bihurtu ziren.

Probintziako lehen Nagusia ahizpa Consuelo del Niño Jesús López Calzada izan zen, eta azkena, Teresa Íñiguez Echevarría. Guztira, 8 Nagusik eta probintziako Gobernuk animatu dute Probintzia horren bizitza eta misioa.

2016ko otsailean, Bartzelonako Probintzia, laguntzaren ikuspegitik, hauek osatzen dute: San Rafael ospitalea (Bartzelona), Benito Menni CASM (Sant Boi), Mare de Deu de la Mercé (Horta, Bartzelona), Nª Sª de Montserrat (Caldas, Girona), Sagrat Cor Ospitalea (Martorell), Neuropsiquiátrico del Carmen (Zaragoza). Laguntza komunitarioko unitate guztiak zentro horien mende daude.

[wpo_block_heading title=”ESPAINIAKO PROBINTZIA” alignment=”separator_align_center” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-secundario”]

2015eko azaroaren 21etik 27ra hiru Probintzien Baterako Ebaluazioko Biltzarra egin zen. Biltzar horretan, ahizpa Anabela Carneirok, Nagusi orokorrak, hartutako akordio nagusiak aurkeztu zituen:

Probintzia berria eratzeko dekretua egitea, 2016ko urtarrilaren 1ean, eta horrenbestez, Madrilgo, Bartzelonako eta Palentziako probintziak kentzea. Hala ere, erabaki honek 2016ko apirilaren 24tik aurrera izan ditu eragin juridikoak.

Probintziaren izena Espainiako Probintzia da. Kongregazioaren babeslea den Jesusen Bihotz Sakratuaren Andre Mariaren izeneko Probintzia da. Egoitza Madrilen dago, helbide honetan: Vaquerias, 7, 28007 -Madril”.

Compartir esta página: