Kontzientzia historikoa

[wpo_block_heading title=”Kontzientzia historikoa” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-primario linea-izq”]

Iraganeko memoria orainari zuzen erantzuten eta etorkizuna pentsatzen laguntzen duen balioa da.

Sortzaileak, haien bizitza, obra zer testuingurutan sortu den, eta beraien proiektuaren ikuspegia eta ezaugarri bereziak jakitea funtsezkoa da ospitaleko berariazko kulturarako.

Parte hartzen ari garen proiektua beste batzuek aurretik egindako lanari esker gauzatu da, eta orain gu gara lan horrekin etorkizunari begira jarraitu behar dugunok.

Gure ustez gaur egun funtsezkoa da historia ospitalarioaren parte garen kontzientzia indidual eta kolektiboa garatzea eta denok une honetako Abegikortasunaren protagonista solidarioak izatea.

Protagonistak izatea ez da titulu bat; egoera guztietan jarrera aktiboa izatearen, arazoen aurrean jarrera arduratsua izatean eta bizi garen unearen erronka desberdinen aurrean erantzuteko hartzen dugun jarreraren emaitza da.

Etorkizuna duen orainaldi batekin lan egiteko, etengabe gauza berriak onartzeko prest egon behar dugu: gure misioaren esparruan dauden premiak, erronkak eta arreta-eredu berriak.

.

Compartir esta página: