Baztertuta daudenekiko sentikortasuna

[wpo_block_heading title=”Baztertuta daudenekiko sentikortasuna” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-primario linea-izq”]

Abegikortasunez aritzeak sufritzen duenarekiko eta egoera ahulean dagoenarekiko enpatia barne hartu eta elikatzen du; baita piztu ere. Gure Abegikortasunak sentikortasun berezia adierazten du beren gaitasun psikiko edo fisikoak aldatuta edo gutxiagotuta dituzten pertsonenganako.

Horiek egoteak hunkitzen gaitu, eta haiekin egoteak gure begirada hezten du, errukian murgiltzen gaitu eta solidarioak izatera bultzatzen gaitu. Haien kausa gure kausa da, ahultasun eta bazterkeria handiko pairatze hori estigmatizatzen duen mundu batean.

Sentikortasun positibo, proaktibo eta sortzaile horren barruan, pertsona horiek herri eta gizarte- eta kultura-testuinguru desberdinetan bizi duten egoeraren azterketa kritikoari erne egoten gara. Horrez gain, badugu haien eta senideen beharren berri. Behar horiek, batzuetan, modu desberdinean ezkutatuta daude kulturen arabera, eta beste batzuetan, herritarren kezken artean azken postuetan geratzen dira.

Gizartea eta haren erakundeak kontzientziatzeko lan egiten dugu, arazo honen aurrean duten gizarte-erantzukizuna beren gain har dezaten. Pertsona horien eskubideak defendatzen ditugu eta haien eskaerei erantzunik onenak eskaintzen dizkiegu. Are gehiago, gure Obra gizarte-konpromiso bat da, laguntza baztertuta, ahaztuta eta pobretuta daudenenganaino hel dadin.

Compartir esta página: