Arreta espezializatu eta integrala ematen da bai arazo mentala duten pertsonentzat eta bai haien senideentzat.Horrela, tratamendu farmakologikoa, psikoterapeutikoa, errehabilitazio psikosoziala eta gizarteratzen laguntzea barne hartzen ditu. Gaixotasunaren fase guztietan ematen zaie arreta, hots prebentzio-fasean, krisi larriak dauden faseetan eta kroniko bihurtzen den fasean.

Hori guztia bere osasunean arazo mentalak dituzten pertsonek bere bizi proiektua duintasunez berreskura dezaten eta bizi-kalitate egokia izan dezaten helburuarekin.

Horretarako zenbait unitate eskaintzen dira, hala nola: ospitaleratze akutu, ertain edo luzea, eguneko ospitalea, kanpo-kontsultak, arreta etxean bertan, eguneko nahiz egoitzazko tarteko unitateak bilakaera luzeko gaixotasunak dituzten edo euren gizarteratzea sustatzeko laguntza komunitario handiagoak behar dituzten pertsonentzat. Azkenik, badaude unitate espezializatuak zenbait patologia artatzeko, hala nola Komunitate Terapeutikoa nortasunaren nahasmenduak dituzten pertsonentzat.

Traumatismo kraneoentzefalikoen, garuneko hodietako istripuen eta bestelako arrazoien ondorioz hartutako kalte zerebrala duten pazienteen neuroerrehabilitazioan aritzen diren eta neuropsikologia, logopedia, terapia okupazionala, fisioterapia eta dagozkion tratamendu medikoak egiten dituzten diziplina anitzeko unitateak dira. Helburua da “bizitzeko beste modu bat” ikastea lortzeko, arlo fisikoan, psikikoan, sozialean eta familiarrean.

Gaixotasunaren fase aurreratu-terminalean dauden pazienteentzako unitateak dira. Arreta espezializatua behar dute: sintoma fisikoak kontrolatzea, laguntza psikologiko, sozial eta espirituala ematea, pazientearen eta haren senideen sufrimendua txikiagotzeko.

Ospitale orokorrak ospitaleratzeko oheak, ebakuntza-gelak eta arreta anbulatorioko unitateak (larrialdiak, kanpo-kontsultak, eguneko ospitaleko postuak, KHAko boxak, errehabilitazio fisikorako gimnasioak…) dituzten zentroak dira, gaixotasunen diagnostikoak eta tratamendua egiteko. Horrez gain, zerbitzu zentralak (laborategiak, irudi bidezko diagnostikoa eta abar) ere badituzte laguntza-jarduerari laguntzeko, gizarte- eta geografia-ingurunerako egokiak diren hainbat zerbitzurekin. Espezialitate mediko-kirurgikoen eta Unitate espezializatuen eskaintza zabala dute.