IRAKASKUNTZA

Dagozkien plan eta programen bidez egindako etengabeko prestakuntzari esker, profesionalen ospitale-nortasunaren eta gaitasunen hazkunde integrala lortzen da. Horrez gain, eragin zuzena dute haien motibazioan eta laguntza- eta hezkuntza-lanaren ontasunean.

Irakaskuntzaren bidez, ezagutza tekniko eta zientifikoak igortzen dizkiegu etorkizuneko profesionalei, baina baita arreta egiteko balioak eta estilo propioa ere. Horrela, artatzen ditugun pertsonei emandako zerbitzuari erantzuteko moduen aniztasuna aberasten dugu.