Osasun integrala

[wpo_block_heading title=”Osasun integrala” heading_style=”v6″ el_class=”encabezado-primario linea-izq”]

Osasunaren giza balioak beste balio erradikalago bat aurresuposatu eta adierazten du: bizitzarena eta bere zentzuarena. Horren ondorioz, osasuna baloratzea bizitza bera errespetatzea da.

Osasuna pertsonaren onura bat da,horretaz gozatu behar du.zaintzen ikasi behar du, Osasuna berreskuratzeko teknikez baliatu behar du, posible diren mugen barruan, gaixorik badago,izan ere, hau gure giza izaeraren parte bat da.

Gure misioarekin balio hori aintzat hartu eta defendatu behar dugula adierazten dugu. Bestalde, gaixotasunak eta premiak dituzten pertsonek arreta jasotzeko duten eskubideari erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

Gure osasunaren paradigmak, Munduko Osasun Erakundeak ezarritakoa kontuan hartuz, humanismo kristauaren arabera dauden pertsonaren dimentsio guztiak biltzen dituen gogoeta existentziala barne hartzen du, eta harmonikoa izaten saiatzen da.

Ikuspegi horretan oinarritzen gara gure jardueran, eta gure ospitale-proiektuaren helburu gisa, sendatzea eta zaintzea proposatzen du, teknikaren aurrerapenez baliatuz pertsonak artatzeko. Horretarako, pertsonen ulerpen integral horri jarraitzen diogu edozein egoeratan.

Osasunaren alde egiten dugun lanak bizitza defendatzea, patologia onartzea eta gainditzea, minaren eta sufrimenduaren kontra borrokatzea, giza tratamendua erabiltzea baliabide terapeutikoen erabilera neurrigabearen ordez, eta osasunaren sustapen positiboa ekartzen ditu.

Are gehiago, gure ospitaleko kulturak gure zentro eta egiturak, zerbitzu eta prozedurak esparru osasungarriak eta osasuntzaileak izateko beharrezkoa den arreta sustatzen du. Gure proiektuetan lan egiten edo laguntzen duten pertsona guztien osasuna zaintzea ere barne hartzen du.

Compartir esta página: