PROBINTZIA GOBERNUA

Espainiako Probintziarako gobernua

Kontseilu Orokorrak animazio eta gobernu taldea izendatu du Espainiako Probintzia honetarako, zeinen ekintza 2016ko apirilaren 24an hasiko da. Ahizpa hauek osatzen dute:

MPProbintziako Nagusia

Burgosen jaio zen, Espainian. Erizaintzan diplomaduna da, eta Bioetikako masterra egin zuen Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean. Enpresa-zuzendaritza ikasi zuen Enpresa Zuzendaritzako Goi-mailako Eskolan (ESADE). Kongregazioan 1966. urtean sartu zen.

Ospitaleetan izandako esperientzia eta egindako zerbitzuak: Tokiko esparruan erizaintzaren arloan garatu du nagusiki ospitaleko misioa. Besteak beste erizaintzako zuzendaria, Komunitateko Nagusia eta zentroko kudeatzailea izan da. 1995. urtetik 2000. urtera Madrilgo Probintziako zentroetako probintzia-kontseilaria izan zen. 2000. urtetik 2012. urtera Gobernu orokorrean aritu zen kontseilari gisa. 2012. urtean ordezkari orokor izendatu zuten Espainiako Probintzia Kanoniko bakarra sortzeko prozesua zuzendu zezan.

PPBikarioa eta lehen kontseilaria – Obra Ospitalaria

Nafarroan jaio zen, Espainian. Kongregazioan 1960. urtean sartu zen. Erizaintzan eta Fisioterapian diplomaduna da.

Bere lana Palentziako Probintziako eta Erromako komunitate eta zentro desberdinetan garatu du, hala nola: Ama Nagusia, erizain, erizaintzako zuzendari eta zentroetako probintzia-kontseilari gisa. Palentziako Nagusi probintziala izan da.

RIBigarren kontseilaria – Erakundearen nortasuna

Nafarroan jaio zen, Espainian. Kongregazioan 1967. urtean sartu zen. Erizaintzan diplomaduna da, Psikiatriako espezialitatean. Horrez gain, bizitza erlijiosorako Bokazioen Metodologian eta Pedagogian diplomaduna ere bada.

Ospitaleetan izandako esperientzia eta egindako zerbitzuak: erizaintzaren esparruan lan egin du (erizaintza-zuzendaritzan). Animazio-zerbitzuan lan egin du Nagusi probintzial gisa, eta bokazio animazioan eta ahizpen hasierako prestakuntzan aldi desberdinetan: Nobiziogaien, Nobizien eta Profesaberrien maisuan.

LDHirugarren kontseilaria – Erkidegoak eta heziketa edo formakuntza

Salamancan jaio zen, Espainian. Kongregazioan 1963. urtean sartu zen. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko diplomaduna da, Pedagogia Terapeutikoan espezializatua. Bioetikako masterra egin zuen Bartzelonako Bioetikako Borja Institutuan (IBB).

Ospitaleetan izandako esperientzia eta egindako zerbitzuak: Palentziako Probintziako eta Bartzelonako Desgaitasun Intelektualeko Hezkuntza Zentroetan lan egin du. Hainbat animazio-zerbitzu egin ditu Bartzelonako Probintzian: probintzia-idazkaria, Nagusi probintziala, zentroko Nagusia eta Ekonoma probintziala. 2012. urtean Batzordeko kide izendatu zuten Espainiako Probintzia Bakarra sortzeko.

Laugarren kontseilaria – Pastoral OspitalariaRosa

Kantabrian jaio zen, Espainian. Kongregazioan 1983. urtean sartu zen. Administrazioa, Teologia eta Osasunaren Pastorala ikasi du.

Ospitaleetan izandako esperientzia eta egindako zerbitzuak: zenbait erkidegotan eta Bartzelonako Probintziaren Zentrotan administrazio-buruaren zerbitzua eta animazio-zerbitzua garatu du Nagusi gisa eta bigarren Kontseilari probintzial gisa.

FMEkonoma probintziala

Segovian jaio zen, Espainian. Kongregazioan 1979. urtean sartu zen. Administrazioa eta Osasunaren Pastorala ikasi du.

Ospitaleetan izandako esperientzia eta egindako zerbitzuak: Palentziako Probintziako zenbait zentrotan eta komunitatean /

Abegikortasuna landu du. .Toki mailan: administrazioa, osasuneko pastorala, komunitateko Nagusia eta zentroko kudeatzailea. Probintzi mailan: Ekonoma eta Nagusi probintziala.

MGIdazkari probintziala

Iruñean jaio zen, Espainian. Kongregazioan 1966. urtean sartu zen. Irakasle-ikasketetan diplomaduna da, oposizioekin, eta Pedagogia Terapeutikoan eta Logopedian tituluduna da.

Ospitaleetan izandako esperientzia eta egindako zerbitzuak: hezkuntza bereziko irakaslea izan da Meresen (Asturiasen, Espainian), eta idazkari probintziala Palentzian 1994. urtetik.

Espainiako Probintziako zuzendaritza-taldea

Espainiako Probintziako Gobernuak kolaboratzaile hauek izendatzea erabaki zuen, Obra Ospitalariaren Kontseilariaren agindupean Obra Ospitalaria zuzen eta kudea zezaten:

AMZuzendari kudeatzailea

2003. urtean Madrilgo Beata María Ana de Jesús ospitalean hasi zen lanean Ekonomia eta Kudeaketa Zuzendaritzako buru gisa. Ospitalaren berrikuntzan eta handitze-lanetan aktiboki parte hartu zuen. Hiru urte geroago, 2006. urtean, Madrilgo San Miguel Klinikako eta Errehabilitazio Psikosozialeko Lerroaren zuzendari kudeatzaile izendatu zuten. Klinika horrek Madrilen eta Extremaduran ematen ditu zerbitzuak, eta haien antolaketa eta garapena zuzendu ditu.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1995), Giza Baliabideen eta Antolaketako Zuzendaritzako masterra egin zuen ESICen (2000), eta PADE (enpresen goi-zuzendaritzako programa) IESEn (2015).

1972. urtean jaioa eta Madrilen bizi da.

AFErakundearen Nortasun Saileko zuzendaria

Retiroko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan (Madril) psikologiako praktikak egiten ezagutu zituen Ahizpa Ospitalariak 1992. urtean. Gero, 1993tik 1995era ikerketa-lanak egin zituen Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren I+G beka baten bidez zentro horretan.

1995eko urtarrilean Ahizpa Ospitalariekin hasi zen lanean kontratu bidez zentro horretan bertan, eta 1998. urtean zentroko koordinatzaile izendatu zuten. 2004ko amaieran Errehabilitazio Psikosozialeko Lerroa sortu zuten San Miguel Klinikan, Madrilgo eta Extremadurako errehabilitazio psikosozialeko baliabideak bateratuz. Lerro horretako zuzendari tekniko izendatu zuten eta 2012. urtera arte egon zen lanean, gure Espainiako Kongregazioaren berregituraketan parte hartzeko deitu zioten arte, Espainiako Ahizpa Ospitalarien Batzordeko kide gisa. Madrilgo Laguntzazko Etika Batzordean ere sartu zen idazkari gisa 2001. urtean, ondoren, CEASeko presidente gisa 2007. urtean.

Psikologian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1992), eta psikologia klinikoko espezialista da (2004). Jokabide-aldaketako eta osasunaren psikologiako masterra egin zuen Unibertsitate Konplutentsean (1994). Bestalde, Bioetikako masterra egin zuen Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean (2001. eta 2015). Ramon Llul Unibertsitatean Irabazi-asmorik Gabeko Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketako eta Gizarte Ekonomiako espezialistaren titulua eskuratu zuen (1997).

1969. urtean jaioa eta Madrilen bizi da.

JAUEkonomia- eta Finantza-arloko zuzendaria

2007. urtean Ekonomia eta Finantza-arloko koordinatzaile gisa hasi zen lanean Palentziako Probintziako Ahizpa Ospitalarien probintzia-egituran, eta gaur egun lanpostu berdinean dihardu.

Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Valladolideko Unibertsitatean (1995), eta 2002. urtetik kontu-auditorea da, Ekonomia Ministerioaren Kontabilitate eta Kontu Auditoretzaren Erakundearen mendeko Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean izena emanda dago. Bestalde, Espainiako Ekonomialarien Elkargoko Kontseilu Nagusiaren Ekonomialari Auditoreen Erregistroko kidea da.

1972. urtean jaio zen eta Valladoliden bizi da.

FSPertsonen Zuzendaritza Saileko zuzendaria

2008. urtean sartu zen Ahizpa Ospitalarietan Pertsonen Kudeaketako Teknikari gisa Palentziako probintzia-egituran. 2012. urtean Pertsonen Saileko Probintzia Koordinazioko buru gisa eta Zentroetako Zuzendaritza Batzordeko idazkari tekniko gisa hasi zen lanean.

Filosofian eta Letretan lizentziatua da Valladolideko Unibertsitatean (1991). Giza Baliabideen Zuzendaritzako masterra egin zuen Universidad Empresa Fundazioan (1996). Giza Baliabideen Garapeneko masterra ere egiten ari da gaur egun Juan Carlos Erregea Unibertsitatean. Gaitasunen araberako kudeaketako espezialistaren titulua eskuratu zuen Unibertsitate Konplutentsean (2007). Irabazi-asmorik gabeko Erakundeetako Giza Baliabideen kudeaketako espezializazioa egin zuen UNEDen (2015). PNL bidezko Coaching masterra egin zuen IPH erakundean (2010), Coaching Exekutibo eta Sistemikoan espezializatuz.

1968. urtean jaioa eta Valladoliden bizi da.

ERSistema eta Kalitate Saileko zuzendaria

2004. urtean Ahizpa Ospitalariekin lanean hasi zen Madrilgo Probintziako probintzia-egituran Sistemen zuzendari gisa, Zerbitzu Partekatuen Zentroaren barruan zentroei laguntzeko helburuarekin.

2011ko urtarrilean Antolaketako eta Sistemen zuzendari izendatu zuten, eta besteak beste plangintzaz eta aginte-koadroaz, eta probintzia mailako kalitatearen eta bikaintasunaren garapenaz arduratu zen Bikaintasun Batzordearen bidez. Nabarmentzekoa da EFQM autoebaluazio-eredu bat garatu zuela, probintziako zentro guztien autoebaluazio-prozesuak gauzatu zituela eta horietako bat egiaztatu zuela. Horrez gain, aginte-koadroak ere egin zituen.

2005. urtetik Gobernu Orokorraren Komunikazio Batzorde Orokorreko kidea da. Informatikan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak (1995) eta Enpresa Zuzendaritzako Master Exekutiboa egin zuen EOIn (2009).

1968. urtean jaioa eta Madrilen bizi da.

FPIdazkaritza teknikoko burua

1996. urtean hasi zen lanean Ahizpa Ospitalariekin, Palentziako Probintziako probintzia-egituran. 1999. urtean Valladolideko Benito Menni Ospitale Zentroko kudeatzaile izendatu zuten, eta 2005. urtean probintzia-egiturara itzuli zen Antolaketako Probintzia Koordinatzaile gisa. Horrela, zenbait esparrutako arduraduna izan zen, hala nola plangintzakoa, aginte-koadroarena, komunikaziokoa, kalitatearen kudeaketakoa edo probintziako eta probintzia arteko boluntarioen arduraduna, zenbait lan-batzorde koordinatuz. 2012. urtean Espainiako Ahizpa Ospitalarien Batzordean sartu zen, gure Kongregazioa Espainian berregituratzen laguntzeko.

Farmazian lizentziatua da Salamancako Unibertsitatean (1990), Enpresa-zuzendaritzako masterra egin zuen, Enpresa Erakundean (2002) eta Kalitatea Kudeatzeko Sistemen Espezialista Zuzendariaren titulua eskuratu zuen Aenor-en aldetik (2011).

  1. urtean jaioa eta Valladoliden bizi da.

JPTAholkularitza juridikoko burua

1993. urtean hasi zen lanean Ahizpa Ospitalarietan, aholkulari juridiko gisa eta Palentziako Probintziako Giza Baliabideen buru gisa. 2003. urtetik 2009. urtera Probintzia kanoniko horren zuzendari orokorra izan zen, eta 2013. urtetik Aholkularitza Juridikoaren saileko burua ere bada. Mª Josefa Recio Fundazioko aholkulari juridikoa da eta Ahizpa Ospitalarien Etika Batzordeko kidea.

Zuzenbidean lizentziatua da Valladolideko Unibertsitatean (1985). Abokatutzan lan egin du 1986. urtetik. “Konstituzio Zuzenbidea, Estatuaren Eliza Zuzenbidea eta Zuzenbide Prozesala” sailarekin eta Valladolideko Zuzenbide Fakultateko Zigor Zuzenbide sailarekin (1989) elkarlanean aritu da. Irakaslea izan da Estatuaren Eliza Zuzenbideko sailean, Valladolideko Zuzenbide Fakultatean. FERE / Eskola Katolikoak federazioaren kolaboratzailea da. Ospitaleetako Zuzendaritzan (EADA, 1994) eta Zuzentzeko Gaitasunetan (ESADE, 1998) prestatua da

  1. urtean jaioa eta Valladoliden bizi da.

Gobernu Orokorra

Ikusi Gobernu Orokorra