Ahizpa Ospitalarien Kongregazioaren 135 urteko historia

1881eko maiatzean sortu zen Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarien Kongregazioa. Gure Sortzaileei eta lehen ahizpei eskerrak emateko eta haiei buruz gogoratzeko eguna da, izan ere, beren ilusioarekin, lanarekin eta fede handiarekin batik bat, gaur egun emaitzak ematen ari den abegikortasunaren hazia jarri zuten. Horrela, Ciempozuelosen jarri zen martxan ahizpen lehen komunitatea, eta 4 kontinentetan eta 27 herrialdetan egoteari eta 18.000 plaza baino gehiago izateari esker, urtero 2 milioi pertsona baino gehiago arta ditzake, tratamendu eta zainketa integralen bidez.

Gure hastapenetatik egiten ditugun ekintza oro artatzen ditugun pertsonentzat izan dira. Hala ere, teknika berriak, lanbide berriak, teknologia berriak eta bestelakoak sortuz joan dira. Eta Benito Menni gure Sortzaileak zioen bezala, zientziak eta karitateak eskutik lotuta joan behar dute. Gure apustua aurrerapen zientifikorik onenak bilatzea da beti, gure arretan erabili ahal izateko eta pertsonaren eta humanizazioaren zerbitzura egon daitezen beti; inoiz ez alderantziz.  Teknologia, garrantzitsua bada ere, ezin da funtsezkoena izan. Garrantzitsuena pertsona da, haren beharrak, eta denak haren zerbitzura egon behar du.

135 urteko historiak etorkizunari begiratzen dio. Gure Erakundeak etorkizun horretara jo nahi du, bere misioa misioan bertan laguntzen duten pertsonekin partekatzeko, izan ere, haien konpromisoari esker, egunero mirari txiki bat gertatzen da: zenbait arrazoirengatik bizitza hobea izateko itxaropena galdu duten pertsonei bizitza berri bat eskaintzea. Dagoeneko 1.000 ahizpak baino gehiagok lan egiten dute kontratatutako 11.000 pertsonekin gure zentroetan ospitaleko arreta emateko. Horrez gain, hainbat boluntariok beren denbora eta esfortzua doan eskaintzen dute. Etorkizun honek sortzaileak izatera bultzatzen gaitu, erronka eta behar berriei erantzuteko, gure nortasunaren ezaugarriak galdu gabe; indartuz baizik.

Gaur Ahizpa Ospitalarien Espainiako Probintziaren web-orri berria ere sortu da (www.hospitalarias.es). Hor, gure historia eta Espainian egindako jarduera jasotzen dira, eta datu hauek nabarmentzen ditugu:

  • 404 ahizpa.
  • 938 laguntzaile.
  • 823 boluntario.
  • 369 ohe psikiatriko.
  • 118 laguntza komunitarioko unitate.
  • 88 laguntza anbulatorioko zerbitzu.
  • 3 zentro eta 485 ohe laguntza geriatrikoko zentro eta zerbitzuetan.
  • 5 zentro eta 358 ohe laguntza soziosanitarioko zentro eta zerbitzuetan.
  • 4 ospitale orokor edo osasun-zentro, 224 oherekin.
  • 992 plaza zentro eta zerbitzuetan desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat.
  • 7 laguntza-etikako batzorde autonomia-erkidego desberdinetan.

Datu horiek, datuak besterik ez dira. Funtsezkoena da jarduera horren bidez, gaur egun, atzo eta beti bezala, pertsona askoren osasuna eta bizitza hobetzen laguntzen dugula, eta elkarrekin gero eta hobea eta inklusiboagoa den gizarte bat eraikitzen dugula.

¡Gehiago jakin!